Moto istripua izan da bart Loiolako bide zaharrean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 15a, 12:46

Moto gidaria errepidetik atera da gauerdian, eta Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.

Loiolako bide zaharrean istripua gertatu da bart, 00:15ak inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez, moto gidari bat errepidetik atera da, eta ondorioz, zauritu egin da. Gizonezkoa Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.