Oihana Orbegozok Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoa irabazi du

Uztarria.eus 2019ko uzt. 13a, 15:59

Oihana Orbegozo pilotariak Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoaren finala irabazi du gaur, larunbata, Iruñean. Iera Agirre lagun zuela jokatu du azpeitiarrak finala Labrit pilotalekuan, eta bikoteak Amaia Jakaren eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka neurtu ditu indarrak. Norgehoagoka estua izan da lehen mailakoena eta emozioak azken unera arte iraun du. Azkenean, tanto bakar batengatik gailendu dira azpeitiarra eta leitzarra. Izan ere, pilotariek 22-21 amaitu dute partida. Labrit goraino bete da, eta ehunka zalek jarraitu dituzte zuzenean neurketak.

(Argazkia: EiTB)