Donosti Cupen Azpeitiko azken jardunaldia jokatu dute

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko uzt. 11a, 17:46

Donosti Cup futbol txapelketaren partidak hartu ditu joan den astelehenetik gaur arte Garmendipeko belar artifizialezko zelaiak. Guztira, 32 neurketa jokatu dituzte Azpeitian. Lagun Onaken mutilen bi talde ere lehiatu dira Garmendipeko partidetan: 2005ean jaiotakoek 0-3 galdu zuten astelehenean Lleidaren kontra, eta 2006an jaiotakoek ere galdu egin zuten, atzo, Añorgaren kontra (1-2). Hainbat herrialdetako taldeak igaro dira lau egunotan Azpeititik. Argazkietan, esaterako, Madrid CFF eta San Diego Surf taldeen arteko partidaren irudiak ikus daitezke; 0-1 nagusitu da AEBetako taldea.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu