Meaga-Askizu-Getariara mendi irteera antolatu du Baigerak, eta gaurtik aurrera eman daiteke izena

Uztarria.eus 2019ko uzt. 15a, 11:30

Irailaren 7rako, zapatua, Meaga-Askizu-Getariara mendi irteera antolatu du Baigera elkarteak, eta gaur, astelehena, ireki da txangoan izena emateko epea. Hamabost euro ordaindu beharko da ibilaldia, eta irailaren 5a izango da izena emateko azken eguna.

Baigera elkarteak irailaren 7rako, zapatua, Meaga-Askizu-Getariara mendi irteera antolatu du, eta gaurtik aurrera eman daiteke izena txangorako, Baigeran bertan. Hamabost euro ordaindu beharko da ibilaldian izena ematea, eta irailaren 5a izango da horretarako azken eguna. 09:20an aterako da lineako autobusa anbulatorio aurretik, eta Meagan egingo dute geldialdia. Ibiladiaren ondoren, hamaiketakoa egingo dute Getariako jubilatuen elkartean, eta azkenik, 13:00etako autobusean, Azpeitira bueltatuko dira.