Joan den ostiralean amaitu zen Udal Udalekuen lehenengo txanda San Fermin Txiki egunarekin (argazkian), eta gaur, astelehena, bigarren txandari ekin diote haurrek, gazteek eta begiraleek. Guztira, 400 umek parte hartu dute lehenengo txandan, eta bigarrengoan, uztailaren 19ra arte, 330 haur eta gazte izango dira Udal Udalekuetan.