Donosti Cup futbol txapelketako hainbat partida jokatuko dute datorren astean, Azpeitian. Lehia hori herrira iristen den lehen aldia izango da aurtengoa. Hain zuzen ere, astelehenetik ostegunera –uztailaren 8an, 9an, 10ean eta 11n– lehiako neurketa ugari ikusi ahal izango dira Garmendipeko zelai artifizialean. Mundu osko hainbat txokotatik etorritako neska-mutilek neurtuko dituzte indarrak herrian, egun osoan zehar. 10:00etan hasiko dituzte partidak, eta arratsaldera bitartean futbolak hartuko du zelaia. Besteak beste, Lagun Onakek neurtuko ditu indarrak etxean. Partiden ordutegiak lotura honetan ikus daitezke.