Kaxe eta Guridi, Espainiako Bigarren Mailara

Uztarria.eus 2019ko uzt. 1a, 13:08
Alex Aizpuru 'Kaxe' igoerako ospakizunetan. (Alex Aizpuru)

Herriko bi futbolarik Espainiako Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara igotzea lortu dute asteburuan. Alex Aizpuru Kaxe Ponferradina taldearekin igo da mailaz, eta Jon Guridi, Mirandesekin.

Bi azpeitiar futbolarik Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu dute asteburuan. Hain zuzen ere, Alex Aizpuru Kaxe Ponferradina taldearekin igo da mailaz, eta Jon Guridi, Mirandesekin.

Ponferradina taldeak El Toralin futbol zelaian jokatu zuen neurketa larunbatean, Herculesen aurka. Joaneko partidan, 1-3 gailendu zen Ponferradina, eta beraz, itzulerako partidan, nahikoa izan zuten bat eta hutsekoarekin mailaz igotzeko. Oscar Sielvak sartu zuen gola, partida hasi eta hiru minutura.

Mirandesek, berriz, Atletico Baleares taldearen aurka jokatu du igoera faseko azken kanporketa. Atzo, igandea, etxetik kanpo neurtu zituzten indarrak Mirandesekoek, eta 3 eta 1 galdu bazuten ere, joaneko partidan ateratako aldeari (2-0) esker lortu zuten mailaz igotzea.