Askotariko emakumeak bat eginda, Emakumeen Txokoko paretan

Uztarria.eus 2019ko eka. 29a, 11:16

Gizenak, argalak, beltzak, zuriak... Era askotako emakumeak eskutik helduta ikus daitezke atzotik Emakumeen Txokoko paretan. Urte osoan zehar autoantolaketa taldeetan aritu diren herriko emakumeek margotu zuten atzo arratsaldean irudia, Ainara Azpiazu Axpi diseinatzaileak gidatuta. Autoantolaketa taldeetako emakumeek ekintza pila bat egin dituzte aurten Emakumeen Txokoan, eta gune horretan bertan hazitxo bat utzi nahi izan dute horma irudiaren bidez. "Lotura estua egin dute aurten Emakumeen Txokoarekin, eta horri indar pixka bat eman nahi izan diogu", azaldu du Ione de la Cruz Emakumeen Txokoko dinamizatzaileak. Aurrerantzean, beraz, koloreztatuta eta emakumez josita egongo da orain artean zuria zen pareta.