Azkoitia-Tolosa eta Beizama-Azpeitia autobus lineek udako ordutegia izango dute astelehenetik aurrera

Uztarria.eus 2019ko eka. 28a, 20:10

Bietan murriztuko dituzte zerbitzuak iraila bitartean. Autobus gutxiago ibiliko dira, eta ordutegietan ere aldaketak izango dira.

Astelehenean, uztaila hastearekin bat, hasiko dira udako ordutegiarekin Azkoitia eta Tolosa eta Beizama eta Azpeitia lotzen dituzten autobus lineak (UK02 eta UK04, hurrenez hurren). Bietan murriztuko dituzte zerbitzuak iraila bitartean. Autobus gutxiago ibiliko dira, eta ordutegietan ere aldaketak izango dira.

Hauek dira linea bakoitzean udako ordutegiarekin emango dituzten zerbitzuak:

Azkoitia-Tolosa (UK02)

Astelehenetik ostiralera, bost autobus aterako dira Azkoititik; horietatik hiruk egingo dute Tolosara arteko bidea, eta bik Errezil artekoa. Hauek dira ordutegiak:

  • 06:30 (Azpeitian 06:40an, Tolosaraino).
  • 08:30 (Azpeitian 08:40an, Errezileraino).
  • 11:50 (Azpeitian 12:00etan, Errezileraino).
  • 14:10 (Azpeitian 14:20ean, Tolosaraino).
  • 18:40 (Azpeitian 18:50ean, Tolosaraino).

Errezildik edo Tolosatik, berriz, ordu hauetan aterako dira autobusak astelehenetik ostiralera:

  • 07:35 (Tolosatik, Azpeitian 08:20an).
  • 08:55 (Errezildik, Azpeitian 09:10ean).
  • 12:15 (Errezildik, Azpeitian 12:30ean).
  • 15:10 (Tolosatik, Azpeitian 15:55ean).
  • 19:40 (Tolosatik, Azpeitian 20:25ean).

Larunbatetan eta igandeetan urte osoan ohikoak diren zerbitzuak eta ordutegiak mantenduko dituzte linea horretako autobusek.

Beizama-Azpeitia (UK04)

Beizama eta Azpeitia lotzen dituen lineak, berriz urtean zehar asteburuetan eta jaiegunetan eskaintzen dituen zerbitzuak eskainiko ditu egunero, udako ordutegiarekin ari den asteetan. Hauek dira, beraz, uztailean eta abuztuan astelehenetik igandera ibiliko diren autobusak.

Azpeititik irtengo direnak:

  • 09:40
  • 12:30
  • 14:40
  • 20:40

Beizamatik irtengo direnak:

  • 10:00
  • 12:50
  • 15:00
  • 21:00