Damasoko festak ospatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2019ko eka. 27a, 11:00

Egitarau oparoa izango da aurtengo Damasoko festetan ere. 11:00etan txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarekin hasiko da festa, eta arratsalde osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Damasoko bizilagunek egun osoko egitaraua prestatu dute auzuneko festetarako. Etzi, zapatua, ospatuko dituzte jaiak, eta goizean goiz hasi eta iluntzera arte, hamaika ekitaldi izango da herritarren gozamenerako. 11:00etan hasiko da festa; txupinazoa bota eta Damax festetako maskotaren jaitsiera egingo dute. Horren ostean, aurten lehenengo aldiz, patata tortilla lehiaketa izango da Damasoko plazatxoan. Ondoren, 11:15ean hasita, umeentzako mahai lanak izango dira, eta behin ekintza hori amaituta, txikien XIV. lasterketa egingo dute.

Eguerdi partean, hamaiketakoa egingo dute Damasoko bizilagunek, eta ondoren, txarangak alaituko du giroa. 13:00etan, berriz, patata tortilla lehiaketako sari banaketa egingo dute. Arratsaldean ere ez da aspertzeko betarik izango Damason; besteak beste, merienda, Iago magoaren ikuskizuna eta ume eta helduen afariak izango dira. Eguna ondo amaitzeko, musika izango da nagusi gauean.

Hona hemen Damasoko festen egitaraua:

11:00. Txupinazoa eta Damaxen jaitsiera.

11:05. I. Patata Tortilla Lehiaketa.

11:15. Umeentzako mahai-lanak.

11:45. Txikien XIV. lasterketa.

12:15. Hamaiketakoa.

12:30. Txaranga.

13:00. I. Patata Tortilla Lehiaketako sari banaketa.

17:30. Merienda.

18:00. Iago magoa.

20:30. Umeen afaria.

21:30. Helduen afaria.

23:00. Musika.