Urrestillako sanjuanak 2019

Sagardo dastaketaz gozatu dute urrestildarrek

Uztarria.eus 2019ko eka. 25a, 15:50

San Juan Txiki eguna ari dira ospatzen gaur, asteartea, Urrestillan, eta hango bizilagunek jan-edanerako tartea izan dute gaur eguerdian. Izan ere, ohiko moduan, sagardo dastaketaz eta sagardotegi menuaz gozatu ahal izan dute kalera atera diren 90 bat herritarrek. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa egingo dute. Eta puzgarriak eta merienda ere izango dira txikienentzat. Egunari bukaera emateko, AGL dantza eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Hona hemen, gaur eguerdiko irudi batzuk: