Bihar hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak

Uztarria.eus 2019ko eka. 26a, 12:39
Elizkaleko iazko festetako irudia.

Hiru eguneko festak prestatu dituzte, bihar hasi eta zapatura bitarterako. Kalejirak, buruhandiak eta musika emanaldiak izango dira nagusi, eta zapatuan, gainera, afaria egingo dute Mendizaleen tabernan.

Bihar, osteguna, hasiko dira Elizkalean Korputz jaiak ospatzen. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, hainbat hitzordurekin osatuta. Besteak beste, kalejirak, buruhandiak eta musika emanaldiak izango dira kalean, eta zapatuan, festetako azken egunean, afaria ere egingo dute Mendizaleen tabernan.

Hona hemen, festen egitarau osoa:

Bihar, osteguna

18:00. Amaia Aranaga eta Ibon Garmendia txalapartarien emanaldia.

Ondoren, buruhandiak.

19:00. Meza, kaleko hildakoen alde.

 

Etzi, ostirala

18:00. Amaia Aranaga eta Ibon Garmendia txalapartarien emanaldia.

Ondoren, buruhandiak.

19:30. Gitarristen eta kantujirako kideen emanaldia.

22:30. Eneko Arbeo eta Jon Izagirre trikitilariak.

 

Ekainak 29, zapatua

12:30. Trikitilariak.

13:00. Itsasi dantza taldekoen emanaldia.

19:30. Trikitilariak.

20:00. Afaria, Mendizaleen tabernan.

22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.

00:00. Zozketa.