Bihar eta etzi jarriko dituzte Herriarteko finalerako sarrerak salgai

Uztarria.eus 2019ko eka. 25a, 11:14
Orain dela bi urteko Herriarteko finaleko irudia.

Izarraitz pilotalekuko leihatilan erosi ahal izango dira sarrerak, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Kantxako sarrerak hamar euro ordaindu beharko dira, eta frontoiko goiko aldekoak bost euro. Ilunpek finalerako doako autobusa jarriko du, baina bidaiarako izena eman beharko da. Finala zapatuan izango da Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 16:30ean hasita.

Bihar eta etzi jarriko dituzte salgai zapatuan Azpeitiak eta Astigarragak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko duten Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerako txartelak. 18:00etatik 20:00etara bitartean eskuratu ahal izango dira sarrerak Izarraitz pilotalekuko leihatilan: kantxako sarrerak hamar euro ordaindu beharko dira, eta frontoiko goiko aldekoak bost euro.

Gainera, Ilunpe pilota elkarteak Azpeitia eta Donostia artean joan-etorria egiteko doako autobus zerbitzua eskainiko du, eta bidaiarako izena ere eman ahal izango da Izarraitzen. Finala 16:30ean hasiko da zapatuan, eta Donostiarako autobusa 15:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik.