Ezin hobeto hasi du Julen Egigurenek profesionaletako ibilbidea

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 20:44

Julen Egiguren pilotari azpeitiarrak gaur arratsaldean egin du profesionaletan debuta, eta ondo baino hobeto joan zaio lehen neurketa. Izan ere, 22 eta 13 nagusitu da azpeitiarra Zabaleta bikote zuela Zabalaren eta Martijaren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu duen partidan. Neurketa bizkorra eta erritmo handikoa izan da, eta denbora guztian aurretik izan dira Egiguren eta Zabaleta. Egigurenek gertukoen babesa izan du lehen neurketan: Frontoi txikin hazi ta hezi, Julen hik dek hau merezi! zioen pankarta ikus zitekeen pilotalekuan. Partida irabazita, pozarren da Egiguren. 

Lotura honetan irakur daiteke joan den astean Egigureni egindako elkarrizketa.

(Argazkiak: Aspe)