Urruñako hilketa matxista salatu dute hainbat lagunek

Uztarria.eus 2019ko eka. 21a, 21:15

Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute plazan, joan den asteartean Urruñan (Lapurdi) izandako hilketa matxista salatzeko. Basanderiek asanblada feministak deitu du kontzentrazioa, eta hainbat herritarrek egin dute protestarekin bat.

Urruñako etxe batean andre-gizon batzuk tiroz hilik aurkitu zituzten asteartean. Poliziak uste du bikotekideak hil zuela Nayie Nervi 81 urteko emakumea, eta gero bere buruaz beste egin zuela gizonak.