Herri sarreran geldituko dira autobusak Urrestillan, sanjuanek iraun bitartean

Uztarria.eus 2019ko eka. 21a, 17:33

Bihar 14:00etatik aurrera gauzatuko dute geltoki aldaketa, eta asteazkena arte mantenduko da. Bitarte horretan, Azpeitia-Beizama lineako autobusak saihesbidetik ibiliko dira.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere San Juan festetan ohiko trafikoarentzat itxita izango dira kaleak Urrestillan. Hori dela eta, Azpeitia eta Beizama lotzen dituen UK04 lineako autobusek ere ez dute datozen egunetan ohiko ibilbidea beteko Urrestillan.

Horrela, bihar 14:00etatik asteazkena bitartean, ekainak 26, Urrestilla barruko geltokia beheko herri sarrerako bidegurutzera aldatuko dute. Izan ere, autobusak saihesbidetik ibiliko dira, eta ez herri barrutik, bi norabideetan.