Iraurgi Ikastetxeak 'Gu geu izateko bidea' abestia aurkeztuko du gaur Soreasun

Uztarria.eus 2019ko eka. 21a, 11:00
Iraurgi Ikastetxeko abesbatzaren iazko ekitaldiko irudi bat.

Gu geu izateko bidea abestia aurkeztuko dute Iraurgi Ikastetxeko kideek gaur, Soreasun, 19:00etan hasita. Ikastetxeko abesbatzak, ikasleek, irakasleek eta gurasoek parte hartu dute abestiaren sormen prozesuan, eta gaurko ekitaldian guztiek batera abestuko dute kantua.

Iraurgi Ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek Gu geu izateko bidea abestia sortu dute, eta gaur, ostirala, aurkeztuko dute kantua Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Gaurko ekitaldian, ikastetxeko abesbatzak lau kanta abestuko ditu lehenik, eta ondoren, abeslariek kantu berria kantatuko dute irakasleekin eta gurasoekin batera. Horrez gain, ekitaldian Betharrametako eraikineko argazki zaharrak erakutsiko dituzte, urtebete pasatu baita eraikina berritu zutenetik; ikastetxeko kideek ekitaldia aprobetxatu nahi izan dute eraikinaren eraldaketa erakusteko.

Bestetik, gaurko ekitaldian Marea Urdina elkarteak Marea Urdina naiz ziurtagiria emango dio Iraurgi Ikastetxeari. Marea Urdinako kideek adierazi dutenez, orain arte inklusioaren inguruan izan duen konpromisoa eskertu nahi diote ikastetxeari ziurtagiriaren bidez. Iraurgi Ikastetxeko kideek adierazi dutenez, abesti berriaren logoa ikastetxeak "inklusioaren alde" egiten duen lanaren adierazle da, eta etorkizunean ere inkulsibitatearen alde, lanean "ildo beretik" jarraituko dutela gaineratu dute.