Urola ibaia garbiago, herritarrei esker

Uztarria.eus 2019ko eka. 19a, 16:54

Urtero legez, Urola ibaia garbitzen ibili da hainbat herritar gaur, asteazkena. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleak, Goienetxe fundazioko kideak eta beste hainbat norbanako ibili da herriko txoko ezberdinetan ibaian pilatutako zaborra jasotzen, eta kiloka plastiko eta hondakin bildu dituzte herritarrek. Ibaia garbitu aurretik, Urola ibaiaren inguruan Javier Arenasek egindako dokumentala ikusteko aukera izan dute ikasleek, Soreasu antzokian. 

Hona hemen Urola ibaia garbitzen ibili diren herritarren argazki bilduma: (Argazkiak: Azpeitiko Udala)