Musika eta dantza protagonista, Nuarbeko Trinidade jaien bigarren egunean

Uztarria.eus 2019ko eka. 16a, 23:18

Atzo, zapatua, hasi zituzten nuarbetarrek Trinidade jaietako ospakizunak, eta gaur ere ez dute aspertzeko betarik izan Nuarben. Eguerdian Meza nagusia izan da, eta ondoren Jose Mari Orbegozo dantza eskolako kideek emanaldia eskaini dute. Arratsaldean, gaztetxoenak izan dira jaietako protagonista; puzgarriak eta 3zpa4 taldearen emanaldia izan dira haur eta gazteen gozamenerako. Eguna amaitzeko, erromeria izan da Izer eta Narbaizaren eskutik.

Bihar amaituko dira Trinidade jaiak Nuarben; 17:30etan ume jolasak, tailerrak eta txokolatada izango dira, eta ondoren, Laja eta Lutxurdioren erromeriarekin agur esango diote nuarbetarrek Trinidade jaiei datorren urtera arte.

Hona hemen Nuarbeko Trinidade jaietako bigarren eguneko argazki bilduma: