Ludotekak eta Gaztelekua itxita egongo dira astelehenetik aurrera

Uztarria.eus 2019ko eka. 14a, 17:42

Udako oporrak direla eta, Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak nahiz Gaztelekua gaur, ostirala, itxiko dituzte irailera arte. Gazte Informazio Bulegoak, berriz, udako ordutegia izango du uztailaren 19ra arte; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita.

Udako oporrak direla eta, ordutegi aldaketak izango dira Gazteria Sailaren hainbat zerbitzutan. Batetik, Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak eta Gaztelekua gaur, ostirala, itxiko dituzte datorren irailera arte. Izan ere, ekainaren 24an hasiko dira udaleku irekiak, eta Gaztelekuko eta ludoteketako hezitzaileak horiek prestatzen ari dira. Bestetik, Gazte Informazio Bulegoak ordutegi aldaketa izango du, eta goizez bakarrik egongo da irekita uztailaren 19ra bitartean; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.