Alex Sanjuanek IMHko ikasle ohi aipagarriaren saria jaso du

Uztarria.eus 2019ko eka. 14a, 13:08

Alex Sanjuan Goikoetxea azpeitiarrak 2019ko ikasle ohi aipagarriaren jaso du Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMH). Heziketa Zikloen ikasturte amaiera ekitaldian banatu dituzte sariak hamazazpigarren urtez, ikasleen balioak eta jarrera ona aitortzeko asmoz. Hain zuzen ere, azpeitiarrak egindako ibilbide profesional "eredugarriarengatik" jaso du saria. Sanjuanek Mekanizazio zikloa egin zuen IMHn, eta Ingeniaritza Duala ikasi zuen ondoren. 2016az geroztik, Pixel Sistemas enpresan CAD/DAM aplikazioen ingeniaritza zerbitzuan lanean dihardu azpeitiarrak. Argazkian, Sanjuan, eskubitik bigarrena, saria eskuetan duela. (IMH)