75 urte bete ditu Azkue mertzeriak

Uztarria.eus 2019ko eka. 13a, 16:11

Erdikaleko Azkue mertzeriak 75 urte bete ditu, eta Udalaren nahiz Bertan merkatari elkartearen eskertza jaso dute haren jabeek. Bi erakundeek merkatari txikiek herria bizirik mantetzeko egiten duten lana eskertu diete Azkue dendaren ordezkariei, eta horiek oroigarri bat jaso dute. Mailu Azkuek gidatzen du gaur egun Erdikaleko denda, bere ama Zelestinak orain dela 75 urte hasitako bideari jarraituz. Argazkian, Bertaneko, Azkue dendako eta Udaleko ordezkariak saltokiaren aurrean.