Basazabaleko aretoa bete du Luis Ugalderen hitzaldiak

Uztarria.eus 2019ko eka. 13a, 12:15

Jesusen Lagundiako kide luis Ugalde jesuita bergararrak Basazabal jauregiko aretoa goraino bete zuen atzo, asteazkena. Munoandi elkarteak antolatutako hitzaldian Venezuelaren egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egin zuen jesulagunak dozenaka lagunen aurrean. Filosofia eta Letra, Teologia eta Soziologian lizentziatua eta Venezuelako historia sozialean eta ekonomikoan aditua da Ugalde. Hain zuzen ere, Venezuelan bizi izandakoa da, hango Zientzia Politiko eta Sozialetako Akademiako kidea da eta hango egunkarietan idazten du.