Uztarriaren zozketak

Ekainean bazkide egiten direnen artean egonaldi baterako opari kutxa bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko eka. 10a, 17:29

Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik hasi du bazkidetza kanpaina hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Espainiako eta Portugalgo 550 hotel, landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du saridunak.

Uztarria Komunikazio Taldeak egonaldi baterako opari kutxa zozkatuko du ekainean bazkide egiten diren herritarren artean. Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik abiatu du kanpaina hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Uztarriako bazkide egin nahi dutenek uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo 943-15 03 58 telefonora deitu dezakete. Korreo elektronikoa idazten dutenek izenburuan "bazkidetza" idatzi eta honako datu hauek bidali beharko dituzte: 

  • Izen-abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefono zenbakia.
  • NAN zenbakia.

  • Kontu korronte zenbakia.

Eroski Bidaiakek emandako opari kutxa bat jaso ahal izango du ekainean Uztarriaren bazkide egiten denak. Espainiako eta Portugalgo 550 hotel, landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du saridunak. Uztaila hastearekin bat emango du Uztarriak saridunen berri.