Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da, Loiola parean

Uztarria.eus 2019ko eka. 8a, 16:00

10:40 inguruan gertatu da ezbeharra, GI-3183 errepidean. Txirrindularia Zumarragako ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

Auto batek eta txirrindulari batek istripua izan dute gaur goizean, 10:40 inguruan, GI-3183 errepidean, Loiolako santutegiaren inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txirrindulariak min hartu du, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Dena den, ez da larri zauritu bizikletan zihoan pertsona.