Sanjuandegiko festak 2019

Sanjuandegiko Umeen Eguna, irudietan

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 11:48

Sanjuandegiko festen atarian, Umeen Eguna ospatu zuten auzoan, joan den larunbatean. XJ Auzolanean batzordeak antolatu zuen festa eguna, eta guztira, 60 umetik gora elkartu ziren. 12:00etan bildu ziren haurrak, eta hainbat jolas egin ostean, bazkaria izan zen. Ondoren, Julen magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten, eta giro ederra nagusitu zen. Erlo Telebistak Umeen Egunean hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa.