Maiatzeko bigarren odol ateraldia gaur egingo dute

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 11:22

Ohi bezala, 17:00etatik 21:00etara izango dute herritarrek odola emateko aukera, anbulatorioan. Uda atarian, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak dei berezia egin du, odol mota batzuen eskasia dagoelako gordailuan.

Odol emaileek gaur izango dute Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak maiatzerako izendatuta zituen bi hitzorduetako bigarrena eta azkena. Hilaren 15ean egin zuten lehen ateraldia, eta gaur berriro zain izango dituzte elkartekoak odol emaileek anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara. Elkartekoek dei berezia egin nahi izan dute gaurkorako; uda atarian, odol mota batzuen eskasia dute gordailuan, eta horregatik animatu nahi dituzte herritarrak odola ematera, erreserbak hornitu ahal izateko.

Gaur anbulatoriora joan ezin dutenek, berriz, ekainaren 26an izango dute herrian odola emateko hurrengo aukera.