Eman daiteke izena Urrestillako XVII. San Juan herri krosean

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 11:44
Iazko kroseko irudi bat.

Ekainaren 15ean, zapatua, izango da krosa. Helduek aurrez eman dezakete izena, www.herrikrossa.eus webgunean, hiru euroren trukean. Egunean bertan ere eman ahal izango da probarako izena. Zortzi lasterketa egingo dituzte, adinaren arabera, 17:00etan hasita.

Ekainaren 15ean, larunbatez, egingo dute Urrestillako San Juan herri krosaren XVII. edizioa, eta dagoeneko zabaldu dute proban izena emateko epea. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute proban, baina helduek www.herrikrossa.eus webgunean eman dezakete aurrez izena, hiru euro ordainduta. Dena den, probaren egunean ere eman ahal izango da izena, Urrestillan, bost eurotan.

Urrestillako Festa Batzordeak antolatu du lasterketa, eta zortzi proba egingo dituzte, adinaren arabera. Parte hartzaile guztien artean opariak zozkatuko dituzte, haur guztiei dominak emango dizkiete eta maila guztietako lehen hiru sailkatuei oroigarriak.

Hemen lasterketen ordutegia, mailaka: 

17:00etan, 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro).

17:15ean, 3. eta 4. mailako benjaminen lasterketa (550 metro).

17:30ean, 5. eta 6. mailakoen alebinen lasterketa (950 metro).

17:45ean, DBH 1. eta DBH 2. mailako infantilen lasterketa (1.190 metro).

18:00etan, DBH 3. eta DBH 4. mailako kimuen lasterketa (2.300 metro).

18:00etan, jubenilen lasterketa (4.500 metro).

18:00etan, seniorren lasterketa (8.850 metro).

18:00etan, beteranoen lasterketa (8.850 metro).