Sutea izan da Salbe auzuneko garaje batean

Uztarria.eus 2019ko mai. 28a, 12:22

Sute txiki bat izan da gaur, 06:00ak aldean, Salbe auzuneko garaje batean. Udaltzaingoak adierazi duenez, kaxaren batek hartu du sua Salbe auzuneko 11. portalaren ondoan. Udaltzainak bertaratu dira sua piztu den lekura, eta etxepea hustu dute horiek, badaezpada ere. Dena den, ez da zauriturik izan, eta suhiltzaileek itzali dute sua.