Berdintasun aldarriak eraman ditu DesBandadasek Sanagustinera

Uztarria.eus | Kultura
2019ko mai. 27a, 12:13

Argentinako DesBandadas batukada talde feministak berdintasun aldarriak lau haizetara zabaldu zituen zapatuan Sanagustin kulturgunean. Taldeak bira egin du Euskal Herrian barrena, eta Azpeitian ere egin du geldialdia. Datozen egunetan, berriz, Kantabriara eta Asturiasera joango da taldea.

DesBandadas taldea 2018an sortu zuten Bahia Blancako (Buenos Aires, Argentina) hainbat emakumek. Ahotsak, danborrak eta kaleko mugimenduak dira taldearen ezaugarri nagusienak. Gainera, taldeko emakumeek adierazpenaren ahalduntzearen bidez lantzen dute feminismoa, eta biolentziaren eta matxismoaren aurkako askotariko aldarriak zabaltzen dituzten beren mezuetan.

Hona hemen, zapatuko irudi batzuk (Argazkiak: Alberto Beloki):

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu