Azken txanpara iritsi da Juan Antxieta musika eskolaren Ziklo Musikala

Uztarria.eus | Kultura
2019ko mai. 24a, 12:20

Azken txanpara iritsi da dagoeneko Juan Antxieta musika eskolak antolatutako Ziklo Musikala. Egunotan ez da musika emanaldirik falta izan Sanagustin kulturgunean; izan ere, asteazkenean musika eskolako ikasle txikienek hartu zuten kulturguneko agertoki txikia, eta atzo, berriz, ikasle gaztetxoek hainbat doinu eskaini zuten, San Martin egoitzako eta Goienetxe fundazioaren Antxieta Etxeko egoiliarrekin batera. Herritar ugari izan zen emanaldian, eta horiek musika eskolako ikasleek konposatutako piezaren bat entzuteko aukera ere izan zuten.

Hiru emanaldiz osatu dute aurtengo zikloa, eta gaur izango da horietan azkena: Arkupehotsak egitasmoarekin bat eginik, musika eskolako ikasleek eta ikasle ohiek osatutako Eztake II taldea izango da Sanagustineko agertokian, baita Ane Lizarralde bakarlari azkoitiarra ere.

Hona hemen, atzoko emanaldiko irudi batzuk:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu