Azpeitia Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketatik kanpo gelditu da

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko mai. 22a, 12:24

Final zortzirenetako kanporaketan lehiatik kanpo gelditu da Azpeitia. Anoetaren kontra jokatutako sei partidetatik bat irabazi dute Ilunpeko kideek. Iazko azpitxapeldun titulua berresterik ez dute izan Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan.

Azpeitiko palistak azpitxapeldun izan ziren iazko Herriartekoan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitiko palistek ez dute zorte handirik izan aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan; izan ere, final zortzirenetako kanporaketan lehiatik kanpo gelditu da Azpeitia. Joaneko partidak duela bi aste jokatu zituzten Ilunpeko kirolariek Anoetan, eta hirutik hiru partida galdu zituzten. Itzulerako norgehiagokak, berriz, joan zen igandean jokatu zituzten Urrestillako Txikuri frontoian, eta Azpeitiko palistek partida bakarra irabazi zutenez, ez dute lortu txapelketan aurrera egiterik. Lehen partida Urtzi Lopetegik jokatu zuen pilotaleku osoan, eta 20 eta 18 galdu zuen. Bigarren partida, berriz, Eneko Martijak eta Oier Alkortak 20 eta 19 irabazi zuten neurketa. Hirugarren partidan ere Anoeta nagusitu zen: Asier Egigurenek 10 eta 20 galdu zuen.

Iazko egin zen gomazko paleta txapelketaren lehen edizioa, eta Azpeitiko palistek lan ezin hobea egin zuen; izan ere, txapeldunorde titulua eskuratu zuten, Donostiaren aurkako finala galduta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu