Iberotarren plazako parkearen egoera "kaskarra" dela eta, kexa

Uztarria.eus 2019ko mai. 22a, 12:43

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honakoak. Hark salatu duenez, Iberotarren plazan dagoen parkearen egoera "oso kaskarra" da. Herritarrak nabarmendu du arratsaldero haren umeek gune horretan jolasten dutela, eta parkearen hainbat elementu hautsita eta egoera txarrean daudela salatu du.