'Lo dejo cuando quiera' eta 'Shazam!' filmak emango dituzte aste honetan Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2019ko mai. 23a, 09:00

Lo dejo cuando quiera eta Shazam! pelikulak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Guztira, Lo dejo cuando quiera filmaren hiru emanaldi izango dira; zapatuan (22:00), igandean (19:30), eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00). Shazam! filma, berriz, igandean emango dute, 16:30ean hasita. Honako lotura honetan eros daitezke emanaldietarako sarrerak, eta saioen aurretik ere eskuratu ahal izango dira Soreasuko antzokiko lehiatilan.

Lo dejo cuando quiera (Espainia, 2019) Carlos Theronek zuzendutako filma da. Honako hau da pelikularen sinopsia: "Fakultateko lagunak, aski formatuak, Pedro, Arturo eta Eligio krisiak lanik gabe utzi dituen hiru irakasle unibertsitario dira. Dirurik gabe, eta oharkabean, euren arazoen soluzioa aurkituko dute: parrandarako sustantzia berezi bat, ajerik uzten ez duena. Hainbat lagunekin batera, gaueko mundu ilunean eta negozio zikinetan barrena murgilduko dira".

Shazam! 2018an AEBetan ekoiztutako filma da. Honako hau da filmaren sinopsia: "Denok daramagu superheroi bat barnean, magia apur bat besterik ez da behar azaleratzeko. Billy Batzonek, kalean hezi den 14 urteko gaztetxoak, 'SHAZAM!' hitza ohikatzen duenean, SHAZAMA superheroi heldua bihurtzen da. Gorputz magiko eta indartsuaren barnean, SHAZAMek haur baten bihotza darama, ordea. Gainera, nerabe batek egin nahiko lukeen guztia egin dezake: hegan egin, X izpien bidez ikusi, eskuekin tximistak jaurti... Baina trebetasunak ongi erabiltzen ikasi beharko du gaizkiaren indarrei azkar batean aurre egiteko...".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu