Hamar urte, Lagun Onak Espainiako Hirugarren Mailako txapeldun izan zela

Uztarria.eus 2019ko mai. 16a, 19:53

Hamar urte bete dira gaur Lagun Onak futbol taldeko gizonen talde nagusiak Espainiako Hirugarren Mailako liga irabazi zuela. 2009ko maiatzaren 16 hartan, 0 eta 2 nagusitu zen Azpeitiko taldea, Portugaleteren aurka jokatutako partidan, etxetik kanpo. Alex Altolagirrek eta Julen Santestebanek sartu zituzten golak, eta horrela, Bigarren B Mailarako igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu zuen Lagun Onakek, nahiz eta gero ez zen amets hori gauzatzea posible izan. Egun horretan, irudiotan ikus daitekeen moduan, poza eta ospakizuna izan ziren nagusi. Historikoa izan zen egun hura: harrezkero, Lagun Onakek ez du berriro lehen postuan liga amaitzerik lortu.