Herriko merkatariak udaberriko erakusleiho ikastaroa egiten ari dira

Uztarria.eus 2019ko mai. 16a, 14:00

Azpeitiko merkatariak udaberriko erakusleiho ikastaroa egiten ari dira aste honetan. Udalak Foru Ibilbidean duen aretoa utzi die herriko dendariei, eta Teresa Mangas ari da saioak gidatzen. Ekainean erakusleiho lehiaketa egingo du Udalak merkatariei zuzenduta, eta horretarako prestatzeko ari dira saioak egiten. Gabonetan egin ohi duten lehiaketaren antzekoa izango da, baina oraingoan, udaberria hartuko dute gaitzat merkatariek beraien dendak apaintzeko.