Giro ederra nagusitu da Aratzerrekan San Isidro egunez

Uztarria.eus 2019ko mai. 15a, 17:28

San Isidro jaiak ari dira ospatzen Aratzerrekan joan den ostiralaz geroztik, eta gaur ere festa eguna dute auzoan. Izan ere, San Isidro eguna da gaur, eta hainbat ekitaldi izango da egun osoan zehar. 10:00etan, itxafuegoak bota dituzte, eta 12:00etan, meza izan da. 13:30ean bazkaria egin dute, eta ondoren, Eneko Arbeo eta Txibilter trikitilariek alaitu dute giroa. Arratsaldean, berriz, Santio jaietako txapelketako partidak jokatuko dituzte benjaminek, Elkartasun frontoian, eta segidan, kimuen partidak izango dira. 20:30ean, atxurraren jaitsierarekin eta afariarekin, datorren urtera arte agurtuko dituzte festak.

Hona hemen eguerdi partean Aratzerrekan hartutako irudiak: