Juan Mari Ibarzabalentzat saria, Nazioarteko Bodegoi Argazki Lehiaketan

Uztarria.eus 2019ko mai. 15a, 10:29

Juan Mari Ibarzabal azpeitiarraren Lerroak izeneko argazki honek Ohorezko Aipamen sarietako bat lortu du Bodegas Riojanasek babestutako 2019ko Nazioarteko Bodegoi Argazki Lehiaketan.

Bodegoia zen lehiaketaren gaia, eta gai horren barruan "berritasuna" sustatzea zuten helburu antolatzaileek. Helburu hori bete duten argazkien artean saritu dute, horrenbestez, Ibarzabalen sormen lana.