Beraiek egindako hainbat produktu saldu dituzte Goienetxe fundazioko kideek

Uztarria.eus 2019ko mai. 14a, 14:47

Desgaitasuna duten eta adinez nagusi diren pertsonei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkion Goienetxe fundazioko kideek beraiek eskuz eginiko hainbat produktu saldu dituzte gaur, plazan. Azoka eguna zela aprobetxatuta, askotariko produktuz betetako mahaia jarri dute horiek udaletxeko arkupeetan, eta hainbat izan dira giltzatarakoak, diru zorroak, bitxiak eta abar erosi dituzten herritarrak.