Herri indigenen autoantolaketa eta horienganako errepresioa hizpide

Uztarria.eus 2019ko mai. 14a, 11:30

Txiapaseko (Mexiko) egoeraz hitz egin zuen atzo, astelehena, Rosa Estela Rodriguez Fray Bartolome de las Casaseko Giza Eskubieen bulegoko kideak, Sanagustin kulturgunean eskaini zuen solasaldian. Hark berak lagundu dituen herri prozesuei eta herri indigenen eskubideei buruz aritu zen solasean, Euskal brigadistak Txiapasen. Zapatisten altxamentua eta 25 urte geroago izenburupean egin zuten saioan. Hain zuzen ere, herri indigenen autoantolaketa eta haien aurkako errepresioa izan zituen hizketarako gai. Lumaltikek eta Elkar-ekinek zapatismoa gai hartuta antolatutako hitzaldira hainbat herritar bertaratu zen. (Argazkia: Lumaltik)