Goienetxe fundazioko kideek beraiek egindako askotariko produktuak salduko dituzte bihar goizean

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 19:35
Fundazioko kideek egindako diru zorroak.

Fundazioko kideek eskuz egindako askotariko produktuak salduko dituzte 10:00etatik 12:30era bitartean, udaletxeko arkupeetan jarriko duten postuan.

Azken urteetako moduan, Goienetxe fundazioko kideek beraiek egindako produktuak salgai jarriko dituzte bihar, asteartea, plazan. Azoka eguna dela aprobetxatuta, fundazioko kideek eskuz egindako diru zorroak, bitxiak, giltzatakoak eta abar salduko dituzte udaletxeko arkupeetan. Salmenta gunea 10:00etatik 12:30era jarriko dute.