Jendetza elkartu dute Udal Liburutegiaren 55. urtemugako ekintzek

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 17:23

55. urtemugaren bueltako ekitaldi ugari izan ziren joan zen astean Udal Liburutegian, eta horiek jendetza elkartu zuten. Besteak beste, irakurketa errazaren festa, Inharrak taldearen poesia eta musika emanaldia, bisita gidatua, aurpegi margoketa eta jolasak nahiz Julen Magoaren emanaldia egin zituzten asteartetik ostiralera bitartean. Gaur, berriz, Yolanda Arrietak ipuin kontaketa saioa eskainiko du, 18:00etan hasita. Emanaldia 2 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutakoa izango da. Ostegunean, berriz, LH3 eta LH6 mailetako umeentzat eskulan tailerra izango da, eta maiatz bukaeran haurren bisitaldiak, Urrestillan liburutegi zerbitzua, literatura solasaldia, marrazketa saioa eta irakurleen txokoaren hitzordua izango dira.

Hona hemen, joan zen astean liburutegian egindako ekintzetako irudi batzuk (Argazkiak: Azpeitiko Udal Liburutegia):