Seaskari 3.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalak

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 14:58

Azpeitiko Udalak 3.000 euroko dirulaguntza eman dio Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteari. Atzo egin zuten Senperen Herri Urrats jaia, Manex Erdozainzi Etxart Kolegioa laguntzeko, eta han izan ziren Udaleko ordezkariak. Hain zuzen ere, Aitor Bereziartua, Josu Labaka eta Ainara Larrañaga zinegotziak bertaratu ziren festara, eta han Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin eta Paxkar Indo Seaskako lehendakariarekin elkartu ziren.