'Mia y el león blanco' filma ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko mai. 16a, 10:30

Mia y el león blanco pelikula ikusi ahal izango da Soreasu antzokian datozen egunetan. Igandean, hilak 19, 16:30ean eta 19:30ean emango dute filma, eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturaz.eus orrialdean, eta emanaldien egunetan ere erosi ahal izango dira sarrerak Soreasuko lehiatilan.

Bere gurasoekin Londresetik Afrikara bizitzera joan den gaztetxo batek lehoi basati batekin lotura harrigarri eta berezi bat garatuko du. Sinestezinezko laguntasunak bere lagun onena salbatzearren sabanatik bidaiatzeari ekitera bultzatuko du Mia.