Patxuko Nice taldearen kontzertua izango da gaur Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko mai. 10a, 11:38

Orkatz kultur elkartean izango da emanaldia. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta pop, rock nahiz reggae doinuak entzun ahal izango dira bertan.

Gaur, ostirala, Patxuko Nice musika taldearen kontzertua izango da Orkatz kultur elkartean. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta pop, rock nahiz reggae doinuak entzun ahal izango dira bertan. Sergio Ordoñez Patxuko da taldeko abeslaria, eta Eneko Fernandez bateria-jotzailea, Ruben Mesqueida gitarra-jotzailea, Alejandro Terrones baxu-jotzailea eta Jon Mari Beasain arduratzen da koruez, teklatuaz, akordeoiaz, melodikaz eta xilofoiaz. Taldeak bi disko kaleratu ditu 2014tik hona: 435.0 (Mauka, 2014) eta Hego haizea, equo querido (Mauka, 2017). Gainera, Mauka Vol. 1 diskorako bi abesti egin zituen taldeak, eta aurten Irungo Harrera Sarearentzat abestia ere egin berri du: Harrera.