2020ko San Sebastian eguna jaiegun izendatu du udalbatzak

Uztarria.eus 2019ko mai. 8a, 11:27
Aurtengo umeen danborradako irudi bat.

Udal hautetsiek atzo egindako udalbatzarrean aho batez onartu zuten datorren urteko urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea. Astelehena egokitzen da 2020ko San Sebastian eguna.

Atzo, asteartea, egin zuten udal hautetsiek maiatzeko udalbatzarra, eta gai zerrendako puntuetako bat izan zen 2020rako herriko jaieguna izendatzea. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea.

Aurtengo San Sebastian eguna igandea egokitu zen, eta haren ordez, Astelehen Karnabala izendatu zuen Udalak herriko jaiegun. Datorren urtean, baina, astelehenez izango da San Sebastian eguna, eta udalbatzak hala erabakita, Azpeitian jaieguna izango da.