'La Mula' filma izango da ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko mai. 9a, 11:00

Clint Eastwood zuzendariaren La Mula filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian datozen egunetan. Zapatuan, hilak 11, 22:00etan emango dute filma; igandean, 19:30ean eta datorren astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturaz.eus webgunean, eta emanaldien egunetan ere erosi ahal izango dira Soreasuko lehiatilan.

Earl Stone (Clint Eastwood), zorretan itota dabilen agure zaharra, bakarrik gelditu da bere bizitzaren azken hondarretan. Itxuraz erraza den lan bat eskaini diote: gidatzea, besterik ez. Oharkabean, ordea, kartel mexikar baten droga trafikatzailea bihurtuko da, zituen diru arazoak konponduko ditu eta DEAko agenteak bere atzetik hasiko dira.