Maiatzeko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2019ko mai. 7a, 10:14

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Urola Kostako Hitzaren, Uztartzen Euskara Elkartearen eta Erlo Telebistaren dirulaguntzak izango dituzte hizpide, eta maiatzaren 17an izango den LGTB+Fobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira adierazpen instituzionala onartuko dute.

Gaur, maiatzak 7, maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 18:00etan, Gobernu Batzordeko kideek bilera egingo dute.

Honako hauek dira gaur landuko dituzten gaiak:

1.- Udalbatzak 2019ko apirilaren 1ean, apirilaren 2an eta apirilaren 30ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- HAPOren Arana Ingurunea 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan –Plan Bereziaren baitan a.20.4.3.2 partzelan babes ofizialeko etxebizitzak eta a.20.4.3.3 partzelan– udal izaera duten etxebizitza tasatuak eraikitzeko. Azpeitia Berritzen S.A.k behar duen finantzazioa onartzea.

3.- 2/2012 Lege organikoko helburuak betetzeko, Udalak Aldundiari aldiro bildatzen dion informazioaren berri ematea: Azpeitiko Udala, Azpeitia Berritzen SA eta Iraurgi Lantzen SA.

4.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen zerga-agintarauaren aldaketa: eguneko unitate zentroa.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean elkartearen arteko hitzarmena, Azpeitiko herrian merkataritza sustatzeko.

6.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako dirulaguntzak: Urola Kostako Hitza, Uztartzen Euskara Elkartea eta Erlo Telebista.

7.- Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza deialdia, 2019. ekitaldirako.

8.- Azpeitiko herrian merkataritza sustatzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onartzea, eta 2019. ekitaldirako deialdia.

9.- Azpeitiko herrian 2020. ekitaldirako jai eguna izendatzea.

10.- Azpeitiko Udalaren 2018. aurrekontuaren likidazioen berri ematea, eta baita 2019. ekitaldirako 1. zenbakia duen kreditu aldaketarena ere.

11.- Maiatzaren 17an izango den LGTB+Fobiaren aurkako nazioarteko eguna: adierazpen instituzionala.

12.- Barne kontrolaren araudia: hasierako onarpena.

13.- Alkatetzak 2018ko abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.

14.- Galderak eta erreguak.