Kokedama tailerra antolatu dute datorren iganderako

Uztarria.eus 2019ko mai. 13a, 11:57

Doakoa izango da eskainiko duten ikastaroa, baina plazak mugatuak izango dira eta interesatuek ostirala, maiatzak 17, baino lehen eman beharko dute izena. 11:00etatik 12:30era izango da 6 eta 12 urte bitarteko umeei eta horien familiei zuzendutako saioa.

Datorren igandean, maiatzak 19, kokedama tailerra izango da Ekoetxean. 11:00etatik 12:30era izango da 6 eta 12 urte bitarteko umeei eta horien familiei zuzendutako saioa. Doakoa izango da eskainiko duten ikastaroa, baina plazak mugatuak izango dira eta interesatuek ostirala, maiatzak 17, baino lehen eman beharko dute izena. Azpeitiko Ekoetxeara deitu beharko dute horiek; 943-81 24 48 telefonora deituta.

Kokedama landareen hazkuntzarako antzinan Japonian erabiltzen zuten teknika da. Mazetarik gabe, goroldioarekin mantentzen dira landareak. Igandeko tailerrean antzinako teknika hori erabiliko dute, eta parte-hartzaileek beren kokedama sortuko dute.