Uztarriaren zozketak

Ibai Aldalurrek eta Lurdes Sudupek eskuratu dituzte McEnroe eta MOW taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko mai. 3a, 18:45
McEnroe taldeko kideak.

McEnroe taldearen eta MOW musikariaren kontzertuak izango da bihar Sanagustinen, eta Uztarriak lau sarrera zozkatu ditu emanaldirako bazkideen artean. Ibai Aldalur eta Lurdes Sudupe izan dira sarituak.

McEnroe taldeak eta MOW musikariak kontzertu bana eskainiko dute bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta emanaldirako lau sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Zozketa horretan Ibai Aldalur eta Lurdes Sudupe izan dira sarituak; haietako bakoitzak emanaldirako bina sarrera eskuratu ditu.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.